XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Masseo anaiak alde batera jo zuan, ta Prantziskok bestera.

Prantziskok ordea, ezagutzen etzutenentzako ezer gutxi bai-zan, kaxkarra ta itxura txarrekoa zalako, etzituan ogi koskorr legorr batzuek besterik bildu; bestela Masseo anaiak, galanta, liraña ta dotorea zalarik, puska aundiak eta ogi osoak bildu zituan.

Beren ibilketak bukatu ondoan uri atarian iturri bat zegoan leku bakarti batean alkar jo zuten: iturri aurrean arri zabal bat arkitzen zan, ta arri onen gañean atera zituzten bakoitzak bildutako ogiak.

Prantziskok Masseo anaiaren ogiak berak bilduak baño aundiagoak eta ederragoak ikusirik atsegin aundia artu zuan, ta lagunari begiratuta esan zion: -¡O anai Masseo ez degu onelako ondasunik merezi! Itz auek berriz eta berriz esaten ari zala Masseok erantzun zion: - Aita, nola deitu dezakezu ondasuna gabetasun gorri au, bearr degunik ere ez degu-ta? Emen ez dago mampacirc;izapirik, ez labanik, ez azpillik, ez etxerik, ez mampacirc;irik, ez morroi ta miraberik.

Prantzisko doneak esan zuan: - Orixe bada deitzen det ondasuna ta ondasuntegia, gizonaren arretaz eratutakorik ezer ez baidago, dana Goikoaren arduratik datorkigu. (1) Loratxuak 35-36 orrialdetan.